XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

K: CALLE DE LA ESPERANZA, 24 edo 25 Aurreko degustaketa-bar delakoaren segidan dator K: La Esperantzako azken etxe hau, Sendeja alderantz begiratuta, eskubiko aldean dagoela.

Etxebizitzetarako aterik ez dut ikusten, ez eta ere kalearen zenbakirik.

Kalkuluaren arabera, 24 edo 25 zenbakiduna izango da.

BAR OLIDEN RESTAURANTE. Atea irekia dauka.

Bi bat gizonezko heldu bertatik urtetzen ikusten ditut, bakoitza bere aldetik eta bata bestearen ondoan.

Tabernari gizonezkoa, heldu heldua, iadanik ezaguna zaidana noizbehinka bazkaltzen egon naizelako azken aldi honetan.

Betaurrekoduna, garaia, lodia.

Jendea, Sendejako etxeen aldetikako bidegainean zehar.

Jende asko dabil, bi aldetaruntz.

Emakumezkoak izango dira gehiengoa.

Hauen adina heldu heldua da, nagusiki; helduak ere badira.

Eskutan eskupoltsa dotorea edo plastikozko beste poltsa bat daramate.

Batzuek, biak daramatzate.

Alde Zaharreruntz dihoaztenek, hutsak.

Handik berritzultzen direnek, beteak.

Soineko manga motx eta jertxez jantzita daude gehienak edo.

Normal jantzita, hots, kaleko eguneroko jantziz.

Hiru emakumezko bakarrik ikusten ditut eskukarro batez.

Gizonezkoak heldu helduak eta adinekoak ikusten ditut.

Alkandora manga motxez.

Eskuak hutsik, gehienek behintzat, pasealari itxura batekin.

Batzuek egunkariren bat daramate eskuren batean, bil bildurik.